sábado, 27 de octubre de 2012

EUSKALTERM hiztegiak helbidea aldatu du #adi #euskara #hiztegia


EUSKALTERM hiztegiak helbidea aldatu du... Euskalbar erabiltzen dugun pertsonen zoritxarrerako...  Bilaketaren bat eginez gero beldurtzen gaituen pantaila-urdina aterako zaigu...



Horrek esan nahi du Firefox-entzako app-ak (addon edo luzapen) ezin duela Euskalbar bidezko bilaketak egin. Beraz, eskuzko bilaketetara jo beharko dugu hitzen baten adiera bilatu nahi gero.

Ea app-ak menderatzen duen edonork luzapen-artxiboa gaurkotzen duten eta Euskal-Bar aplikazioa %100ra funtzionatzen duen...

Oraingo itxura

EUSKALTERM hiztegiaren oraingo itxura askoz eskuragarrigoa eta ikusgarriagoa da: nabigazioa errazagoa eta intuitiboagoa da.



Chrome-en EZ dabil

Hala ere, oraingo bertsioa Firefox-en soilik dabil. Chrome nabigatzailean probatuz gero, honako mezu hau agertuko zaigu:





Android-entzako app-a eskuragai


Sakeleko telefonoa, hau da, mugikorra erabiltzen duzuenentzat eta Android sistema operatiboa duzuenontzeko, jakin EUSKALTERM hiztegia Android-entzat eskuragai dagoela.


0 comentarios :

Publicar un comentario en la entrada